XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egûnko paradaz baliatzen da.
- Kafe txorta bat hartûko dûzû.
- Ez, ez, eskerrik hanitx.
Elestan ari diren artean,
Ailandek hobeki ikusten dûtû barneko xokoak.
So bat berreiatzen dû orotarat.
Gibelean, atzea,
taulen gainean lastozko ohe bat, estalki zonbait.
Bere aitzinean, untziak oro,
ez hanitx, doi behar dena.

Huruntzi bat xali bateki,
zartagiña bat, bi kaxot,
zorzea bere gaztanaxalareki.
Jateko xûhûr zonbait:
Txilintxau xahakoa
bai eta txinkor puxka bat, tipula eta baratxuriak.

Taula batetan ogi biribil lodi bat, arraultzeak, pattakoak.
Horik oro bortako gaintian ageri.
- Joaiteko pûntûa dit orai.
- Builta bat goxoa igaran dizûgû, dio artzainak.
- Bai botzik nûzû, zû ikusirik; bazizûn aspaldi!
Ailande jeikitzen da eta badoa bere bidean,
gogoan erabilten dûalarik
artzainen bizitze gogorra
bena ere zoin ederra.

Arrunt mozten dû baxa bati bûrûz,
hegitik igaiteko bixkar batetik bezala.
Han zolan, harlaxe batetan,
basahuntz bat hedailo.
So bat egin eta bûrûa beste aldealat ûtzûltzen dû.
- Nizan gûnetik, badakik
ez dizakeadala egin minik:
hûrrûnegi nûk hitarik.

Baxa saihets ûtzirik,

Ailande sartû da gaineko ordokiaren bidexkan.
Aldegainean, saiak ari dira ûngûrûkan.
- Kabale batek hilik izan behar dik.

Ez dezaen ikus, ejerki hûilantzen da.
Bospasei, arakeihiltin bati, lotûrik da,
tiraka eta tiraka,
puxka baten ûrratû beharrean.
Beste hainbeste, gibelean,
beren aldiaren haidûrû.
Arteka ari dira moskoka.
Ikusten dûelarik, hegalak zabal,
hartzen dûe hapataka, (...)